ERAKUSTOKIA

644 632 512

LANTEGIA

946 858 497

ESKARMENTU HANDIKO ENPRESA BERRIA.

Garatea Altzariak sortu berri den enpresa izan arren, 1990. urtean Lekeition sortutako Garatea Sukaldeak familia-enpresaren belaunaldi oinordekotzari eutsi dio. Neurrira egindako altzarien ekoizpenean bereganatutako 20 urteko eskarmentuari esker, negozioari ilusioz eta ausardiaz heldu diogu, estilo berri eta ideia freskoz hornituz eta gure lan-ildoak zabalduz.

Gaur egun, etxe guztirako edozein altzari neurrira diseinatu, guk geuk ekoiztu eta muntatzen dugu: sukaldeak, komunak, egongelak, heldu nahiz umeentzako logelak, armairuak zein etxeko edozein gelatarako altzari osagarriak.

Gure lanek kalitatea eta modernotasuna dute oinarri, ildo berrien freskotasuna dariela. Erakustokian guk geuk ekoiztutako altzariz jantzitako hainbat gela ikusgai dauzkagu, egiten ditugun lanen ideia izan dezazun. Hala ere, buruan duzun edozein proiektu gauzatzeko prest gaude.

Erakustokira hurbildu eta zure etxea gogoko duzun bizileku bihurtzen lagunduko dizugu!

ERAKUSTOKIA

C/ Eusebio Mª de Azkue 1-3 bajo
48280 Lekeitio

LANTEGIA

Polígono Industrial Okamika, Fase 1 - Pabellón nº8
48289 Gizaburuaga