Etxerako Altzariak

Sukaldeaz gain etxeko beste edozein txoko ere janzten dugu. Behegaina dotore baina erosoa bihurtuko duen parket flotatzailea muntatzen dugu, egur mota zabala aukeran izango duzula. Logela, egongela nahiz pasabideetako ateak jartzen ditugu, egur kolorean zein ate lakatuak eskaintzen ditugula. Behar izanez gero, gainera, ateak ere neurrira egin ditzakegu.

Bestetik, etxeko edozein gela janzteko armairu eta bestelako altzariak diseinatu eta ekoizten ditugu: arropa nahiz zapatentzako armairuak, egongelarako altzariak...

Gainera, leku faltan bazabiltza edo etxeko txokorik txikiena ere aprobetxatu nahi baduzu, neurrira egindako gure horma-armairuek espazio arazoekin amaitzen lagunduko dizute.

Argazki galeria